Follow us

Izen-ematea

Eman hemen zure taldearen izena

Eman izena orain, sustapenaz baliatzeko, eta osatu taldea lasterketa baino lehen.

Izen-ematea: 200 € taldeko (50 € ibiltariko).

Ordainketa: 1.500 € dortsala hartzeko eta parte hartzeko.

Lehengo talde berean har dezakezu parte, automatikoki, datu guztiak berriro sartu gabe: Sartu zure talde-profilean, erabiltzaile-izena eta pasahitzarekin, eta sakatu "Errepikatu izen-ematea". 

Parte hartzen laguntzen dizugu gure sustapenekin

  • Eskuratu 200 €-ko dohaintza, izena ematen lehenengo 100en artean bazaude Gironan, Euskadin edo Madrilen. Talde onuradun guztiek izena eman eta gero gauzatuko da dohaintza hori.
  • Eskuratu 100 €-ko dohaintza Trailwalker gomendatuz: talde berri batek (inoiz parte hartu ez duten kideez osatua) izena ematean aipatzen bazaituzte, 100 € igoko ditugu zuen markagailura.
  • 3.000 € baino gehiago biltzen dituzten taldeek hurrengo ekitaldian izena emateko kosturik gabe har dezakete parte (gutxienez sei kide horietako batek berriro hartu behar du parte, eta gutxieneko diru-kopurua lortu behar dute). Idatzi infotrailwalker@OxfamIntermon.orghelbidera, interesatuta bazaudete.

Nork osa dezake talde bat?

Lagunek, lankideek, senitartekoek, auzokoek, zure kirol-elkartekoek... Edonork eman diezaioke balio erantsi bat taldeari: grina, energia, antolatzeko dohainak, entrenatzeko edo dirua biltzeko ideiak eta abar. Pertsona bakoitzak talentu berezi bat du. Eta denek egin ditzakete 100 km oinez, behar bezala entrenatuz gero! Baldintza bakarra da taldeko kide guztiek, seiek, gutxienez 18 urte izatea.

Ez da onartuko dortsalik gabeko parte-hartzailerik.

Laguntza-taldea oso garrantzitsua da

Laguntza-taldeko bi kideek ere hartzen dute parte entrenamenduetan, dohaintzak lortzeko ekintzetan, eta ibilbidean zehar lagundu egiten dute; autoan joaten dira, ibilaldiarekiko paraleloan, eta taldearekin bat egiten dute kontrolguneetan, janaria, edaria, aldatzeko arropa, masajeak eta laguntza morala emateko.

Talde bateko kideak aldatzeko formularioa

Zuen erabiltzaile-izenarekin eta pasahitzarekin zuen talde-profilean sartzen bazarete, “Taldea aldatzea” esteka topatuko duzue. Handik, aldatu behar dituzuen parte-hartzaileak automatikoki aldatzeko formulario batera joango zarete. Hori ez dela gertatuko pentsatzea hobe bada ere, komeni da laguntza-taldeak edo lagun batek gainerako taldearekin batera entrenatzea. Hala, berehala ordeztu ahal izango duzue kideren bat. Behin ibilaldia hasita, ezin da aldatu kiderik. Ibiltari batek ezin badu jarraitu, taldeko gainerakoek jarrai dezakete. Ikusi Baldintzak.

1. pausoa. Aukeratu taldea eta, eman izena

Onlineko formularioan, parte-hartzaile bakoitzak bere datuak sartu behar ditu, eta izen-emateko kuota ordaindu (200 euro taldeko).

Behin taldea alta emanda dagoenean, taldearen onlineko orri bat izango duzue, argazkiarekin eta aurkezpen-testuarekin pertsonalizatzeko, sare sozialei lotzeko eta zuen lagunen, senitartekoen, enpresako lankideen eta proiektu solidario honetan sartzea nahi duzuen guztiei zabaltzeko! Gainera, izena ematean, gure buletin elektronikoa jasoko duzue hilero, Trailwalkerri eta Oxfam Intermónen beste jarduera batzuei buruzko albisteekin.

Parte hartzeko talde bila zabiltza? Begiratu iragarki-taulan edo bilatu lagunen artean facebookeko aplikazioarekin.

2. pausoa. Dohaintzak lortzeko ideiak

Talde bakoitzak gutxienez 1.500 euro biltzeko konpromisoa hartzen du. Zure taldeak zenbat eta dohaintza gehiago lortu, orduan eta laguntza gehiago emango diezu Oxfam Intermónen proiektuei eta orduan eta jende gehiago aterako da pobreziatik. Ikus ezazu nola bideratzen diren dohaintzak.

Begiratu gure ideia-zerrendari, eta bilatu taldearen aukeretara eta interesetara egokitzen den jardueraren bat.

Deskargatzeko laguntza-materiala prestatu dugu, zuen ekimenak indartzeko.

Parte-hartzaile askok hau dute dirua biltzeko lehenengo saioa; hasieran, beldur pixka bat eman dezake horrek. Baina ez dago zertan kezkatu: harritu egingo zarete ikustean zenbat diru bil daitekeen eta zer poz ematen duen horrek.

3. pausoa. Entrenamendua hastera doa

Edonork har dezake parte Oxfam Intermón Trailwalkerren... baina ezinbestekoa da ondo prestatzea! Oxfam Intermón Trailwalker ez da egunero egiten den jarduera bat, eta ez da beti erraza izaten horrelako ibilaldietarako ondoen prestatzeko informazioa topatzea. Hori dela eta, gidaliburu bat prestatu dugu, Trailwalkerrerako prestatzeko behar den informazio guztiarekin.

4. pausoa. Egun handirako prest

Ekitaldiaren aurretik, informazioa jasoko duzue posta elektronikoz. Joan gure webgunera, albisteak eta eguneratzeak irakurtzeko. Bitartean, ibilbidea presta dezakezue, azken ibilaldiko planifikazioa aprobetxatuz.

Parte hartzeko behar duzun ekipamenduari buruz jakin behar duzun guztia. Garrantzitsua da zehaztea parte-hartzaileak nola egongo diren laguntza-taldearekin harremanetan Trailwalkerren zehar, eta hasi aurretik ziurtatzea nahikoa janari eta edari dutela.

5. pausoa. Konbentzitu beste batzuk parte har dezaten

Ekimen hau gustatu bazaizu, zure lagunek ere parte hartzea nahiko duzu, seguruenik. Edo agian, zure enpresan beste talde bat sortuko da. Giza Baliabideetakoei gustatzen zaizkie horrelako jarduerak! Zure kontaktuei idatz diezaiekezu edo sare sozialetan aipatu gustatuko litzaizukeela zurekin partekatzea kirol- eta elkartasun-erronka honetan parte hartzeko esperientzia. Zenbat eta talde gehiagok parte hartu, orduan eta jende gehiagok izango du pobreziatik ateratzeko aukera.