Follow us

Boluntariorik gabe ez dago Trailwalkerrik

Ariketa logistiko izugarria da Oxfam Intermón Trailwalkerra: 100 kilometroko bidea, 32 orduz, 10 udalerritatik pasatuz. Talde-lan handia da, eta ezingo genuke egin gure boluntarioen laguntzarik gabe (400 baino gehiago).

Hona hemen, zehatz, zer eginkizunetarako behar dugun laguntza. Formulario honetan eman behar duzue izena, interesatuta zaudeten adierazi eta eta noiz zaudeten libre esan. Ekitaldi bakoitza baino aste batzuk lehenago bidaliko dizuegu xehetasun gehiago. Batez ere, zeregin hauetarako behar ditugu boluntarioak:

Akreditazioak: Hunkigarria izaten da Trailwalkerren irteera. Ibilaldia abiatu aurretik, ordea, taldeen identitatea egiaztatu behar dugu eta dortsalak, korrikalariaren poltsa eta beste material batzuk eman (jende askori eta denbora gutxian). Horregatik, boluntario asko behar ditugu hemen: 

  • Batzelonan (Gran Vía 641), asteartean, 10:00etatik 20:00etara 
  • Gasteizen, ostiralean, 17:00etatik 21:00etara, edo larunbatean, 7:00etan 
  • Lozoyan (komentua), ostiralean, 17:00etatik 21:00etara, edo larunbatean, 7:00etan

Hornidura: Zortzi kontrolgunetatik pasatuko dira parte-hartzaileak. Girona, Gasteiz eta Madrilgo udaletako boluntarioak egongo dira kontrolguneetan. Hala ere, agian txanda batzuetan jende gehiago jarri beharko dugu alderdi hauek kontrolatzeko: 

  • Ea parte-hartzaileak kontroletatik pasatzen diren eta egin beharreko egiaztapenak egiten diren.
  • Ea elikagaiak eta edaria jasotzen dituzten. 
  • Ea eremua garbi eta txukun dagoen, parte-hartzaileek pasatzeko lekurik duten, jendetzarik pilatu gabe; isiltasuna dagoen atseden-eremuetan, etab.
  • Ea ibilbidea behar bezala seinaleztatuta eta kontrolatuta dagoen eta parte-hartzaileak ondo igarotzen diren bidegurutze zailetatik

Oxfam Intermónen helburua hau da: injustizia eta pobrezia errotik kentzeko konponbide egokiak eta iraunkorrak aurkitzea. Gure lantaldea osatzen dutenetatik, % 66 boluntarioak dira. Haien laguntzarik gabe ezingo lituzke egin gure erakundeak egiten dituen lanak. Hori dela eta, haien denbora, gaitasunak eta esperientzia behar ditugu, gure lanaren funtsezko osagai baitira.

Erakundearen erantzukizunak

  • Oxfam Intermónek egiten duen lanari buruzko informazioa ematea. 
  • Agindutako zereginak betetzeko jarraibideak eta laguntzak ematea. 
  • Bi aldeek adostasunez hartu dituzten erantzukizunak eta konpromisoak argi azaltzea, jarduera hasiko den orduari eta lekuari buruzko eta lan horretarako behar den denbora-konpromisoari buruzko azalpenak barne direla. 
  • Arduradun bat esleitzea, eta harekin harremanetan egotea hainbatean behin. 
  • Lana gainbegiratzea, eta esleitutako zereginak egiten laguntzea. 
  • Funtzio bat betetzeari uko egiteko eskubidea ematea, boluntarioak uste badu ez dagoela nahikoa trebatua. 
  • Boluntarioen ikuspegia eta ideiak eta esperientziak baloratzea, erabaki onak hartzen laguntzeko. 
  • Aseguru bat izatea, laguntza-lanean gerta gaitezkeen istripuak direla eta. 
  • Bere lana egiteko behar duen gaitasun- eta identifikazio-akreditazioa ematea.

Boluntarioaren erantzukizunak

  • Jarduera jakin bat egiteko erantzukizuna onartzea, eta adostutako zereginen prozeduren arabera eta ezarritako arauei jarraituz egitea lan. 
  • Oxfam Intermónek eskura dituen baliabideekin bere funtzioak ahalik eta ondoen betetzeko konpromisoa hartzea. 
  • Adostutako erantzukizunak eta ordutegiak betetzeko konpromiso sendoa hartzea, eta, aldaketarik egonez gero, arduradunari jakinaraztea horien berri. 
  • Boluntario-lana egiteko titulu edo ziurtagiriren bat behar bada, boluntarioak konpromisoa hartzen du hura erakundeari aurkezteko, eta haren edukiaren benetakotasunaren erantzule egiten. Aurkeztutako dokumentazioan aldaketaren bat badago, boluntarioarena bakarrik da horren erantzukizuna. 
  • Ekitaldi-aurreko koordinazio-saioetan parte hartzea, egokitzat jotzen denean, betiere erakundeak nahikoa aurrerapenez jakinarazten badu. 
  • Lankidetzaren alderdi batzuen konfidentzialtasuna kontuan izatea. 
  • Mugikor bidez lokalizagarri egotea boluntario-lana egiten ari den bitartean..