Follow us

Zure kilometroek bizitzak aldatzen dituzte

Ikusi nola lortu ditzakezun dohaintza gehiago

Trailwalkerreko 100 kilometroak egiten hasteko, zuen taldeak gutxienez 1.500 euro bildu behar ditu lagunen eta senitartekoen artean. Zuen dohaintzarekin, edateko ura eskuratzeko dauden desberdintasunen kontra borrokatuko zarete. Adibide bat baino ez da jarduera hori, Oxfam Intermónek 500 lankidetza-proiektutik gora baititu martxan. 

Gure lanak, milaka laguntzaile eta bazkideri esker, bi milioi lagun baino gehiagoren bizitza aldatzen du urtero. Ikusi, gure urteko txostenean, nola egiten dugun hori guztia, eta egin bazkide!

Partekatu mezu hauek (posta elektronikoz eta sare sozialetan) eta beste material batzuk, zure taldearentzat dohaintza gehiago lortzeko.

1.500 €-rekin, higieneari buruzko trebakuntzak emango ditugu lau komunitatetan

2.000 €-rekin, ura ateratzeko ponpa bat instalatuko dugu beste bost komunitatetan.

2.500 €-rekin, putzu bat lehengoratuko dugu, eta ura ateratzeko ponpa bat instalatuko.


Ikusi hemen nola bermatzen dugun milaka lagunek edateko ura eskura izatea.

Dohaintza batekin, nire taldeak edateko ura gerturatzen die premiarik handiena dutenei

748 milioi pertsonak baino gehiagok ez dute edateko urik eskura: batzuek nahikoa dugu iturria irekitzea ura izateko, baina milaka emakumek eta neskatok ia 6 orduz ibili behar izaten dute egunero ur bila joateko; esaterako, Txaden eta Etiopian. Bidean topa ditzaketen arrisku ugariez gain, ur bila joan behar dutenez, emakumeek ezin dute lurra landu eta neskatoak ezin dira eskolara joan. Eta horrek are gehiago larritzen du pertsona horien pobrezia-egoera. Gainera,1,5 milioi haur hiltzen dira urtero ur faltak edo uraren kalitate eskasak eragindako gaixotasunen ondorioz.

Edateko ura bermatzea pertsona horiei bizitzen jarraitzeko eta beren bizimodua hobetzeko aukera ematea da. Hala, elikagai gehiago lantzeko denbora izango dute, eta, beraz, diru-sarrera gehiago lortuko dituzte pobrezia atzean uzteko. Horregatik, zu ibiltzen bazara, haiek ez dute hainbeste ibili beharko, eta zure kilometroek pertsona askoren bizitza aldatuko dute!

Dohaintza batekin, ni helmugara iritsiko naiz, eta haiek, ura eta elikagaiak dituen babesleku batera.

Hainbat egoerak behartuta, hala nola gatazka armatuek —Siria edo Hegoaldeko Sudangoek, adibidez— eta hondamendi naturalek —Nepalekoak, esate baterako—, 60 milioi errefuxiatuk beren etxea utzi dute, eta kilometro asko ibili, arrisku asko igaro eta errefuxiatu eta desplazatuen eremuetan bizirik irauten saiatzen ari dira, non ura eta saneamendua behar baitituzte, bizirik irauteko eta gaixotasunak prebenitzeko. 

Iaz, gatazka-lekuetan bizi diren bost milioi laguni baino gehiagori lagundi zien Oxfamek, edateko ura eta laguntza emanez dena galdu duten milaka errefuxiaturi. Hona gure lana:

  • Oinarrizko beharrak asetzea, edateko ura, saneamendua eta higienea bermatuz. 
  • Elikagaiak, aterpea, mantak eta eltxo-sareak banatzea.
  • Politikoki eragiten saiatzea, jendea ihes egitera behartzen duten zergatiei aurre egiteko.

Informazio gehiago, http://www.oxfamintermon.org/es/que-hacemos/accion-humanitaria/como-trabajamos/wash web-orrian.

Ikusi zer ibilbide egiten duten babes bila ihesi doazenek.