Follow us

Dohaintzei buruzko informazioa

Honela banatzen ditugu gure funtsak

Trailwalkerreko eta Oxfam Intermónen beste ekimen batzuetako dohaintzak Oxfam Intermónek lan egiten duen 40 herrialdetan baino gehiagotan dituen 500 programa baino gehiagoren artean banatzen dira. Programa horien adibide dira edateko ura eskuragarri jartzeko proiektuak eta larrialdietan ura eskuragarri izateko lana.

Trailwalkerren aurreko edizioetako parte-hartzaileek eta laguntzaileek proiektu hauetan jardun dute, besteak beste: Etiopiako Uraren Bankuan, non 115.916 lagunek edateko ura eskuratu baitute, eta Sahelgo elikadura-krisia dela eta antolatutako prebentzio-jardueretan, non 500.000 lagun saiatzen baitira lehorteari aurre egiten.

Trailwalkerrek eta beste ekimen batzuek biltzen duten dirua zertan erabiltzen den jakin nahi baduzu, begiratu www.OxfamIntermon.org webgunean.

Oso zorrotz erabiltzen dugu dirua, eta hasieratik azken helbururaino kontrolatzen dugu haren banaketa. Urtero ikuskatzen dituzte gure kontuak sektore horretan ezagunak diren zenbait profesionalek. Honela banatzen dugu gure dirua. Ikusi hemen txosten osoa

Nola egiten dira dohaintzak?

Zure markagailuan zuzenean donazioak ikusteko, gomendagarria taldearen orrialdean txartel bidez egitea da. Dirua eskudirutan lortu baduzue, suen txarteletik egin dezakezue.

Baita ere badaukagu kontu bat banku transferentzietarako. Behin diru-sartzea eginda dagoenenan, honen ziurtagiria bidali beharko duzue hona infotrailwalker@oxfamintermon.org zuen datu pertsonalak adieraziz (Izena, Abizenak eta NAN zenbakia), eta ziurtagirian adieraziz: "TWGirona", "TWEuskadi" edo "TWMadrid" + TALDEAREN IZENA (donazioa egin nahi diozuen taldearen izena). Guk eskuz igoko genuke taldearen markagailura diru kopurua (egun batzuen buruan):

Kontu-zenbakia: 2100 0765 89 0200237014

Dibisa: euroak

IBAN kodea, formatu elektronikoan: ES7321000765890200237014

IBAN kodea, paperean: IBAN ES73 2100 0765 8902 0023 7014

BIC (SWIFT sisteman bankua identifikatzeko nazioarteko kodea) CAIXESBBXXX

Zenbatekoa sartu eta gero, egiaztagiria infotrailwalker@oxfamintermon.orghelbidera bidali behar diguzue, datu hauek adieraziz: datu pertsonalak (izen-abizenak eta AIZa) eta, egiaztagirian, "TWGirona" edo "TWMadrid" + dohaintza eman nahi diozuen TALDEAREN IZENA. Guk igoko dugu zenbatekoa, eskuz, taldearen markagailura. Baliteke egun batzuk igarotzea eragiketa egin arte.

Nola desgrabatzen diren dohaintzak

Urtero IRPParen aurkezpena baino lehenago, emaile guztiek jasoko dute Ziurtagiri Fiskala Oxfam Intermon-eri urtean zehar egindako aportazio guztiekin, Trailwalker-era egindakoak barne. Ziurtagiria egiteko ezinbestekoa da IFZ/IFK-a izatea eta datu pertsonalak eguneratuak.

Egindako aportazioak %75 desgrabatzen dute lehenengo 150€. Beste guztiak %30 desgrabatuko du eta %35 gutxienez 3 urte jarraian emaile izan bazara.

Empresek %35a kendu dezakete sozietate-zergako kuota guztitik. Gutxienez 3 urteko donazio fideltasunagatik eskubidea daukate gehienez %40ko kenketarako. Informazio gehiago http://www.oxfamintermon.org/es/que-puedes-hacer-tu/empresas.

Euskal Autonomia Erkidekoan zergak ordaintzen dituzten enpresak haien fiskaltzarekin gobernatuko dira. Datuen zuzenketa edo egiaztatzerako, hurrengo zenbakietara deitu dezakezue: 902 330 331 edo 933 780 165. Ziurtagiria on-line eskatu ahal da baita ere.