Follow us

Sariak eta opariak

Trailwalkerren denok irabazten dugu, denok eraikitzen baitugu mundu hobe bat. Hori dela eta, parte hartzen duzuen talde guztioi kamiseta bat, poltsa bat eta eskumuturreko bat ematen zaizkizue dortsalarekin batera. Ekitaldia amaitutakoan, diploma bat bidaltzen dizuegu guztioi, eta helmugara iristen zareten lasterkari guztiok domina bat jasoko duzue. 

Izen-emate, dohaintza eta babesletza bidez jasotako diru-sarreren ahalik eta kantitate gehiena bere proiektuak finantzatzeko erabiltzen du Oxfam Intermónek. Horregatik, lasterketako materiala taldeko sei kideri baino ezin diegu eman (sei kamiseta tekniko, sei poltsa, bi ibilbide-liburu eta sei sarbide-eskumuturreko). Helmugan ematen ditugun dominak bidezko merkataritzako gure kooperatibetakoak dira (horregatik dira zurezkoak), eta, soberan geratzen badira, saiatzen gara hurrengo urteetan erabiltzen. Horregatik, lasterketa egiten duten lau parte-hartzaileri bakarrik ematen dizkiegu, eta lokarria baino ez dugu pertsonalizatzen. 

Lasterketa hasi aurretik, zenbait sari emango ditugu, hala nola hauek:

  • Trailwalker Solidarioaren saria: dohaintza gehien lortu dituen talde indibidualari
  • Trailwalker Hobetzeko Grinaren saria: bere burua hobetzeko gogo handiena erakutsi duen taldeari edo pertsonari
  • Trailwalker Deialdiaren saria: parte hartzeko talde gehien lortu dituen erakundeari

 

·        

Babesleen sariak

Trailwalkerren helmugan ematen den domina Indonesiako bidezko merkataritzako gure kooperatibetako batek egin du.

Alura Amara zurezko jostailuen eta apaingarrien artisau-komunitate bat da, eta Javako erdiko eskualdeko Kandangan landa-eremuan dago, Indonesian. Gaur egun, 50 kidek osatzen dute, eta horietatik 24 emakumeak dira. Bidezko merkataritzaren bidez injustizien aurka borroka egiteko gogoa zuten bi diseinatzaile gaztek, Hariantok eta Singgihk, Alura Amara komunitatearen sorrera koordinatu zuten 1997ko martxoaren 15ean, eta artisautza-diseinuko gaietan aholkuak eman zizkieten artisauei. Gero, komunitateko kideen laguntzarekin, denda eta egoitza eraiki zituzten. Han, egunero foro bat egiten dute, eta, ekoizpena berrikusteaz gain, hezkuntza-gaiak eta bidezko merkataritzari buruzko ideiak eztabaidatzen dituzte.

Alura Amarak oso lan-baldintza onak eskaintzen dizkie bere kideei, hezkuntza-programak, finantza-laguntza, istripu- eta osasun-asegurua eta pentsio-plan bat. Erakundearen barruan, lanbideaz gain, diziplina-, elkartasun- eta erantzukizun-balioak ikasten dira, zeinak beti baitaude komunitatearen lan-prozeduretan.

 

Alura Amarak landa-eremuko ekoizle potentzialekin (aukera eta hezkuntza gutxiagoko edo gaitasun mugatuko nekazariak) edo sail txikien jabe pobreenekin egiten du lan. Oro har, gizarteko talderik ahulenetakoak eta baztertuenetakoak izaten dira nekazari horiek, gobernuak alde batera utzitakoak, haien lurrak bidegabeki okupatu eta kudeatu ondoren.