Follow us

Zehaztapenak eta baldintzak

Oxfam Intermón Trailwalkerrerako (“Ekitaldia”) izena emateak arau eta baldintza hauek onartzea dakar berekin:

Definizioak:

  • Ekitaldia: Oxfam Intermón TRAILWALKER 100 km-ko ibilaldi bat da, gehienez 32 ordutan egitekoa, taldeka, eta helburu solidarioekin. 
  • Antolakuntza: Oxfam Intermón da Ekitaldiaren sustatzailea, eta kanpoko hornitzaileen laguntza jasotzen du antolaketa logistikorako. 
  • Taldea/k: sei lagunek osatua/k (lau parte-hartzaile eta bi laguntza-taldean). 
  • Parte-hartzailea/k: taldea osatzen duten eta Ekitaldiaren egunetan 100 kilometroak egingo dituzten lau lagunak ("ibiltariak" deitzen zaie kirol-araudian). 
  • Laguntza-taldea: Ekitaldian talde parte-hartzaileari lagunduko dioten bi lagunek osatua. Ibilgailu pribatuan ibiliko dira, eta ibilbideko gune batzuetara sartzeko baimena izango dute.

  1. Oxfam Intermónek sustatzen du Ekitaldia. GKE bat da Oxfam Intermón, 1956an sortua, eta garapeneko, ekintza humanitarioko eta bidezko merkataritzako proiektuak egiten ditu, eta mobilizazioak eta kanpainak sustatzen herrialde pobreenetan. Oxfam Intermón GKEari —IFK: G-58236803— ofizialki aitortzen zaizkio jarduera horiek, eta partikularren, administrazio publikoen, instituzioen, erakundeen eta enpresen laguntza jasotzen du horiek guztiak gauzatzeko.
  2. Ekitaldiaren helburua hau da: dirua biltzea, pobreziari eta injustiziari aurre egiteko lanetan laguntzeko Oxfam Intermóni. Ekitaldian parte hartzeko nahitaezko baldintza da talde bakoitzak 200 €-ko dohaintza bat egitea izena emateko unean, eta gutxienez 1.500 € lortzea dohaintzetan Oxfam Intermónentzat. Dohaintza ezeztaezin gisara ematen da dirua, bai taldeek biltzen dutena, bai izena ematean ordaintzen dena; beraz, dohaintza bat egiten duen pertsona horrek bere ekarpenaren % 25 desgraba dezate errenta-aitorpenean, betiere zordunaren likidazio-oinarria baino % 10eko muga gainditu gabe. Enpresa-ekarpenei dagokienez, berriz, desgrabazioa % 35ekoa da, betiere zerga-oinarriaren % 10eko muga gainditu gabe.
  3. Taldeko kide guztiek adinez nagusiak izan behar dute ekitaldi-egunerako.
  4. Izen-ematea formalizatzeak Baldintza hauek eta ekitaldikokirol-araudiko betekizunak onartzea dakar berekin.
  5. Izen-ematea formalizatzeak berekin dakar taldeetako kideei ekitaldiari buruzko informazioa bidaltzea aldian behin. Ekitaldiko nobedadeei buruzko buletin bat eta taldearen diru-bilketaren aurrerapenari buruzko informazioa jasoko dute taldeek, posta elektronikoz.
  6. Ekitaldian parte hartzeko gutxienez bildu beharreko dirua lortzeko jarduerak, berriz, haiek bultzatzen dituzten pertsonen edo erakundeen izenean egin behar dira, eta soilik haien ardurapean. Horrenbestez, Oxfam Intermón ez da erantzule izango jarduera horien ondorioz kalterik, erreklamaziorik edo galerarik izanez gero.
  7. Izena emateko kuota gisa edo Oxfam Intermónen lana bultzatzeko aurrez egindako dohaintza gisa ordaindutako zenbatekoak ez dira zenbatuko talde bakoitzak gutxienez lortu behar duen 1.500 €-ko helbururako.
  8. Talde bakoitzaren izen-emateko kuota —dohaintza gisa— nahiz taldeek sustatutako dohaintzak ez dira itzuliko, eta ezin dira hirugarren batzuei transferitu. Beraz, Oxfam Intermónen alde egiten diren dohaintzak eta, aldi berean, talde bati dirua biltzen laguntzen diotenak ezeztaezinak dira, eta ez daude taldeak ekitaldian parte hartzea bermatzen duen gutxieneko diru-bilketaren helburua betetzearen baldintzapean.
  9. Antolatzaileek ez dute beren gain hartzen parte-hartzaileek izan edo eragin dezaketen istripu edo kalteen erantzukizunik. Istripu-asegurua nahitaezkoa da talde parte-hartzaileko kide guztientzat, baldin eta ez badute mendi-federazioko txarteleko istripu-estaldura espezifikorik. Federatu gabeko parte-hartzaileek antolatzaileek hitzartutako istripu-aseguru baten estaldura izango dute, eta haren kostua talde parte-hartzaileko kide bakoitzak ordaindu behar du, ekitaldiaren egun berean, izena emateko eta akreditazioak jasotzeko unean. Aseguratutako pertsonek eskubidea dute Kataluniako Generalitateko Kultura Sailak igorritako ingurune naturaleko gorputz- eta kirol-ekintzak arautzen dituen 2003ko otsailaren 4ko 56/2003 Dekretuan aipatzen diren laguntza-prestazioak —zerbitzu mediko eta sanitarioak— eta hainbat prestazio osagarri jasotzeko, ekitaldian zehar soilik.
  10. Parte-hartzaileek adierazten dute osasun-egoera onean daudela eta ez dutela ekitaldian parte hartzea eragoz dezakeen oztopo fisikorik ez psikikorik. Antolatzaileak, berriz, salbuetsita daude parte-hartzaileen osasun-egoeraren ondorioz sortzen diren arazoen erantzukizunetatik.
  11. Gerta liteke sustapen-materialean ageri den ibilbidean aldaketak egitea, beharrezkoa izanez gero parte-hartzaileen segurtasuna bermatzeko, edo ekitaldia behar bezala egiteko ibilbidea aldatzea,eskatzen duten halabeharrezko egoerek bultzatuz gero.
  12. Oxfam Intermónek eskubidea du ekitaldia bertan behera uzteko edo atzeratzeko, suteen, uholdeen edo ibilbidearen ezegonkortasunaren arriskuari edo halabeharrezko edo ustekabeko beste arrazoiren bati erantzuteko.
  13. Antolatzaileek eskubidea dute talde edo parte-hartzaile bat ekitalditik baztertzeko, ekitaldiaren aurretik edo ekitaldian zehar, baldin eta betetzen ez baditu baldintza hauetan eta ekitaldiaren kirol-araudian adierazitako arauak eta kondizioak.
  14. Ekitaldiaren bezpera arteko epea dute taldeek gutxienez lortu beharreko 1.500 € euroak biltzeko.
  15. Antolatzaileek ekitaldian zehar biltzen dituzten irudiak eta materialak Oxfam Intermónek eta ekitaldiaren babesleek erabil ditzakete etorkizuneko sustapen-materialetan. Taldeko kideek onartzen dute Oxfam Intermónek beren irudi pertsonala hartzea, erreproduzitzea eta komunikatzea ekitaldian zehar, publikoki eta inolako kosturik gabe.

 

Reglamento deportivo